Zuzendaritza

Urtean behin egiten dugun Batzar Orokorrean hautatzen ditugu zuzendaritza batzordeko kargudunak. Zeregin horiek bi urterako izaten dira, batzordeak berak berariaz baliogabetu ezean. Kargudun berbera behin eta berriro hauta dezakete.

Zuzendaritzako kide guztiek bazkide edo Ttakuneko langile izan behar dute. Hilabetean bitan biltzen dira Ttakunen Geltoki kaleko bulegoan. Kideek urtean zehar euskara elkarteak antolatzen dituen egitasmoetan parte hartu eta laguntzen dute.

Hiru hamarkada pasatxo hauetan lau lehendakari izan ditugu: Sebastian Kerejeta, Mari Jose Eizmendi, Tomas Arrizabalaga eta Mari Karmen Ormazabal (gaur egun bera dago karguan).

Zuzendaritzako kide izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.