Udako txokoak

Uztailean zehar aurrera eramaten ditugu. Ordutegi arrunta 10:00etatik 13:00etara artekoa da (Goiztxoko zerbitzuan dabiltzanak 09:00etan hasten dira). Jangelan geratzen direnak 15:15era arte egoten dira.

Hiru programazio ditugu:

  • HH3-HH4:  bilguneak Ttakunenea eta Oriarte Landaberri institutua izaten dira.
  • HH5-LH2: bilgunea, Oriarte Landaberri. 
  • LH3-LH6: bilgunea Okendo plaza izaten da.

Lasarte-Oriako haur eta gaztetxoek udarako oporraldiaz euskaraz disfrutatzeko antolatzen ditugu txokoak. Goizero, aisialdi jarduera ezberdinak egiten dituzte (jolasak, tailerrak, txangoak…), eta, noizbehinka, egun osoko jarduerak.