Harrera On

Euskal Herria jatorri askotariko herritarrez osatuta dago eta kanpokoak nahiz bertakoak bata bestearen ondoan bizitzetik elkarrekin bizitzera pasatzeko, elkar ezagutzea ezinbestekoa da. 

Egitasmo honen bidez, adin txikiko herritarrek gure kulturaren berri izaten dute, gure hizkuntzarekin (euskara) harreman ludikoa izaten dute eta haurtzaroaz zein nerabezaroaz beste haur eta gazte batzuekin gozatzen dute.

Beraz, Harrera On programaren helburu nagusia jatorri askotariko adingabekoei espazio normalizatuetan bizikidetza lortzen laguntzeko tresna izatea da, euskaran eta euskal kulturan murgilduta.

HELBURUAK

HELBURU ZUZENAK

  • Euskal gizarte eta kulturaren oinarrizko elementuak ikasi eta barneratzea, batetik, eta elementu horiek beren nortasunaren egituraren osagai bihurtzea, bestetik.
  • Euskara komunikazio tresna bezala erabiltzea, bakoitzaren ahalmenetara egokituta.
  • Euskaraz hitz egitearekiko lotsa kentzea.
  • Euskara ikastea.

ZEHARKAKO HELBURUAK

  • ANIZTASUNA: partaide guztien artean sortutako kultura aniztasuna balioan jartzea, bakoitzaren kultura identitatea errespetatuz.
  • ONDO PASATZEA: jarduera ludikoen bitartez haur eta gaztetxoek ongi pasatzeko eta aisialdirako tokia izatea.
  • ERREFERENTZIALTASUNA: egitasmoaren erabiltzaileek begiraleak erreferente bezala ikustea, baita bertan ezagutuko dituzten haurrak ere.

ZEHARKAKO HELBURUAK

  • ANIZTASUNA: partaide guztien artean sortutako kultura aniztasuna balioan jartzea, bakoitzaren kultura identitatea errespetatuz.
  • ONDO PASATZEA: jarduera ludikoen bitartez haur eta gaztetxoek ongi pasatzeko eta aisialdirako tokia izatea.
  • ERREFERENTZIALTASUNA: egitasmoaren erabiltzaileek, egitasmoko begiraleak erreferente bezala ikustea, baita bertan ezagutuko dituzten haurrak ere.

NOLA?

Harrera On egitasmoa aurrera eramateko planteatzen dugun metodologia aisia ireki eta parte hartzaile batean oinarritzen da.

Aisian oinarritzeko arrazoia parte hartzaileen adin tartea da. Kontuan hartuz aisialdia adin tarte horretan oso erakargarria dela. Hori dela eta jolasak eta tailerrak izango dira haurrak euskal kulturan eta euskal hizkuntzan barneratzeko tresna.