Udaleku itxiak

Haur eta gaztetxoek udarako oporraldiaz euskaraz disfrutatzeko antolatzen ditugu. Normalean norberaren herritik kanpo burutzen ditugu eta bertan astebete, edota hamar nahiz hamabost eguneko egonaldiak egiten ditugu.

Elkarbizitza eta aisialdia uztartuta, haurrek ekimen ezberdinetan parte hartzen dute (txangoak, jolasak, tailerrak…), bizipen esanguratsuak bizita.

HELBURUAK

HELBURU NAGUSIAK

  • Bizipen esanguratsuak bizitzea.
  • Ondo pasatzea.
  • Haurren autonomia lantzea.
  • Euskara eta euskal kultura bultzatzea, esparru formaletik aterata.

ZEHARKAKO HELBURUAK

  • Euskal Herriko beste herri eta ingurune batzuk ezagutzea.
  • Aisialdi alternatibo bat eskaintzea.
  • Genero parekidetasuna bultzatzea.
  • Haurren parte hartzea sustatzea.
  • Talde kohesioa lantzea.
  • Jarduera fisikoa bultzatzea.

NOLA?

Egun batzuk familiatik urrun eta lagunartean bizitzeak helburu eta balio asko lantzeko aukera paregabea ematen digu. Konfiantza giroan eta dibertsioa oinarri izanik haurrek beraien garapen eta autonomia pertsonalean aurrerapausoak ematen dituzte ia konturatu gabe. Jarduera ezberdinen laguntzaz emozioak, harremanak eta jarduera fisikoak lantzen dituzte.

Egonaldi mota ezberdinak antolatzen ditugu (kanpaldi ibiltariak, aterpetxeetan egonaldiak…) eta horietako bakoitzaren ezaugarri propioek helburu eta balio ezberdinak lantzeko aukera ematen digute.