Txintxarri

Herri euskaldunago bat amets, 1993ko urriaren 1ean kaleratu genuen lehen zenbakia. Urteak joan eta urteak etorri, Lasarte-Oriaren egunerokoaren berri eman du TXINTXARRI aldizkariak, gertutasunez, eta, nola ez, euskaraz. Hiru hamarkada daramatzagu zeregin horretan.

Zenbaezinak dira 30 urte hauetan gure orrietan bildu ditugun artikulu eta argazkiak. Horietako asko Udal Liburutegira eraman ditugu, bertara joan eta hemeroteka kontsultatu nahi duzuenontzat.

*Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

GURI BURUZ

Lasarte-Oriako herri komunikabidea gara, Ttakun Kultur Elkartearen altzoan sortua 1993an. Urte horretako urriaren 1ean kaleratu genuen lehenengo zenbakia eta askoz gehiago plazaratu ditugu ordutik. Gaur egun astero argitaratzen dugu paperezko aldizkaria eta etxeetan nahiz komertzioetan banatzen dugu. Tirada 8.300 alekoa da.