Ttakunenea

Ttakun Kultur Elkartearen 25 urteko ibilbidea osatzeko 2016an ireki zen elkarte gastronomikoa da. Gaur egun ehun bazkide ditu. 250 metro koadroko azalera du eta bi gune: Nagusia, jarduerak egiteko; eta jangela-sukaldea, otorduetarako. Ttakuneko bazkideek erabil dezakete elkartea, gehigarri txiki bat ordainduta. Bertan baliabide ezberdinak eskuragarri dituzte beraien txokoa aurkitu eta sentitzeko; egoteko eta biltzeko leku bat da.

Halaber, euskararen arnasgunea eta euskaltzaleen bilgunea da. Hizkuntza horren erabilera eta giroa bermatuko dugu eta erabiltzeko baldintzak erraztuko.

Horrez guztiaz gain, elkarteak berak zeinbat jarduera aurrera eramaten ditu espazio horretan eta herriko zenbait eragilek bilerak-eta egiteko erabiltzen dute.