Eskola kirola programa

Lasarte-Oriako Eskola Kirola programa kudeatzen dugu. Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako guraso elkarteekin batera, herriko bi ikastetxeen kirol hastapen programa eramaten dugu aurrera.

Eskaintza 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat hain zuzen ere (LH1-LH6). Hiru programetan bereizten da: Jolas-Hezi (LH1-LH2), Multikirola (LH3-LH4) eta Kirol Anitzak (LH5-LH6). Ekimen horiek herrian bertan eramaten ditugu aurrera, astegunetan zehar saio bat eta larunbat goizetan topaketak eginda.

Helburu nagusia ahalik eta haur gehienek jarduera fisiko eta kiroletan lehen pausoak ematea da. Horrekin batera, kirola eginez ondo pasatzea, heztea eta kirol desberdinak ezagutzea bilatzen dugu.

Gure balioak eta oinarriak

Eskola Kirola jarduera hezitzaile gisa ulertzen dugu. Jarduera bera, haur eta gazteen hezkuntzaren osagaia da.

Eskola Kirolako programa balio batzuen baitan eraikitzen dugu. Hori dela eta, garrantzitsua da egitasmoan parte hartzen duten hainbat eragilerekin batera elkarlana eta norabidea finkatzea, balio ugari sustatu eta partekatzeko. Esate baterako, guraso elkarteak, familiak, haurrak, kirol klubak edota hezkuntza komunitatea.

  • Kirolean gozatu. Jarduera fisikoa eginez gozatzea.
  • Lehiakortasun zintzoa. Lehiarekin itsutzeaz eta puntuazioetatik harago joango diren jarduerak.
  • Euskara. Euskaraz bizitzeko aukera.
  • Harremanak. Adiskidetasuna, elkarlana, kohesioa, eta ikastetxeen arteko harreman ona sustatzea. Berdintasuna.
  • Talde lana. Elkarlana une oro sustatzen da.
  • Errespetua. Hezitzaileekiko, taldeko kideekiko eta agente guztiekiko.
  • Inklusioa. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak programa bera aberasten dute.
  • Parekidetasuna. Pertsonen garapen integrala bultzatzen dugu, rolik eta estereotiporik gabe.
  • Higienea. Osasun ohiturak bereganatzea partaideek.