Gure eskaintza

Elkartearen helburu nagusia euskararen normalizazioa lortzea da, bai Lasarte-Orian eta baita Euskal Herri osoan ere. Arlo horretan 30 urtetik gorako esperientzia dugu egitasmo ezberdinak sortu,  kudeatu eta zabalduta.

Urte hauetan guztietan metatutako ezagutza zabala hori behar duten guztien eskura jarri nahi dugu.

Lasarte-Orian martxan ditugun programak Euskal Herriko leku ezberdinetan jarri ditugu martxan. Horretarako, harreman sare zabala josi dugu esperientzia desberdinetatik ikasitakoa zabalduta.