Solas eta Jolas

Jolasa, ekimen askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da; hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da, eta, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko balio du. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…

Solas eta Jolas egitasmoaren helburua da haurren artean euskaraz jolasteko ohitura bultzatzea, ikastetxeetako jolasgaraietan. 

HELBURUAK

HAURREKIN EUSKARAZKO JOLASAK LANTZEA

  • Euskaraz jolasteko baliabideak izan ditzaten.
  • Euskaraz jolastera ohitu daitezen; ikastetxean zein ikastetxetik kanpo.

EUSKARAZ JOLASTUZ ONDO PASATZEA

JOLAS MOTA EZBERDINEN EZAGUTZA TRANSMITITZEA

NOLA?

Jolasgaraietan erabiliko dugun metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango da. Begiraleek jolasen azalpenak emateaz gain aktiboki parte hartuko dute, beraiek baitira haurren eredu jolasen mezua transmititzerako orduan.

Jolas motaren arabera metodologia ezberdinak aplikatuko ditugu: jolas batzuk talde txikietan edo binaka landuko ditugu; beste batzuk, aldiz, talde handietan.

Saio bakoitza hasterakoan, begiraleek egun horretako programazioa azalduko dute eta jolasak banan-banan gauzatuko. Jolasak errepikatu egingo dituzte haien edukia barneratu arte. Azken hori egin behar bada, saio horretarako programatu baina landu ezin izan dituzten edukiak hurrengorako utziko dituzte.