Kuadrillategi

Kuadrillategi lagunartean biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da. Bertan, aisialdiko jarduera ezberdinen bidez, kuadrillako hizkuntza euskara izatea da helburu nagusia.

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da eta ostiralero bi orduko saioa egiten dute begirale batzuen laguntzaz. Horrez gain, noizbehinka asteburuetan txangoak edota ekimen bereziak burutzen dituzte.

HELBURUAK

HELBURU NAGUSIA: HIZKUNTZA OHITURETAN ERAGITEA

  • Euskaraz egiteko joera duten lagunarteek gehiago finka dezatela ohitura, hizkuntzari balio kulturala eta soziala emanda.
  • Eradaraz egiteko joera duten lagunarteek euskaraz egiteko ohitura finka dezatela.
  • Gazteek hizkuntzak dituen erregistro ezberdinekin jolastea, bereziki, kale hizkuntzari indarra emanez.
  • Teknologia berrietan euskaraz bizi daitekeela ikustea eta hori modu natural batez erabiltzea.

ZEHARKAKO HELBURUAK

  • Gazte aktibo eta parte hartzaileak sortzea, autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasuna bultzatuta.
  • Euskal kulturaren transmisio eta kontsumoa bultzatzea, euskaraz sortzen dena gazteei ezagutarazita eta kontsumitzera bultzatuta.
  • Herriko arnasguneekin elkargunean aritzeko bideak lantzea, elkartasunean eta komunitatearekiko konpromisoaren balioetan hezita.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea.

NOLA?

Aisialdiko ekintzak baliatuz (txangoak, tailerrak, jolasakโ€ฆ) begiraleek gazteen artean euskara eta euskal kultura sustatuko dituzte, batzuetan modu kontzientean eta beste batzuetan modu inkontzienteagoan.

Taldeek ikasturtea hasten dutenean euskaraz parte hartzeko prest daudela zehaztuko dute eta hortik aurrera begiraleek talde bakoitzaren hizkuntza errealitatearen azterketa bat egingo dute, esku hartzearen helburuak eta estrategiak ongi finkatu ahal izateko. Ondoren, ekimen egokienak diseinatuko dituzte.