Udaleku irekiak

Haur eta gaztetxoek udarako oporraldiaz euskaraz disfrutatzeko antolatzen ditugu. Goizero, jatorrizko udalerrian aisialdi jarduera ezberdinak egiten dituzte (jolasak, tailerrak, txangoak…), eta, noizbehinka, egun osoko jarduerak. 

HELBURUAK

HELBURU NAGUSIAK

  • Ondo pasatzea, haurrentzat esperientzia positiboa izatea.
  • Haurren arteko harremanak (eskola ezberdinen artekoak, adibidez) sendotzea.
  • Haurren konpetentziak garatzea.
  • Euskara eta euskal kultura bultzatzea, esparru formaletik aterata.

ZEHARKAKO HELBURUAK

  • Herria eta herriko txokoak ezagutaraztea.
  • Aisialdi alternatibo bat eskaintzea.
  • Genero parekidetasuna bultatzea.
  • Haurren parte hartzea sustatzea.
  • Talde kohesioa lantzea.
  • Jarduera fisikoa bultzatzea.

NOLA?

Aisialdia ardatz hartuta, ekimen ezberdinak antolatzen ditugu aurrerago markatutako helburuak lantzeko. Adin tarte bakoitzaren ezaugarriak kontuan izaten ditugu eta baita herriko bertako baliabideak ere. Horrela, haurra bere ingurune naturalean murgilduta adinkideekin harremantzen da eta bere ingurunearen balioaz jabetzen da.