Talde iraunkorrak

Plaza dantza

Euskal dantzak, bereziki muxikoak, sustatu eta irakasteko talde iraunkorra. Ikasturte osoko egitasmoa.

Xumela korua

Euskal kantak eta doinuak ikasi bitartean, aisiaz euskaraz gozatzeko talde iraunkorra. Ikasturte osoko egitasmoa.

Titare jostun taldea

Josteko, patroiak egiteko... zaletasuna dutenentzako arnasgunea. Ikasturte osoko egitasmoa.

Solaskide-solasbide

Euskara praktikatzeko xedearekin eta aisia ekintzetan oinarrituta, euskalduntzen ari diren herritarrak (Bidelariak) eta egunerokoan euskaraz aritzen direnak (Bidelagunak) talde txikietan biltzen dituen ikasturte osoko egitasmoa.

*Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

Ikastaroak

Euskal inauterietako jantzien ikastaroa

Euskal Inauterien jairako Txantxo mozorroa norberak egiteko tailerra.

Euskal jantzi tradizionalen ikastaroa

Euskal Herriko jantzi tradizionalak egiten ikasteko tailerra.

Talo
ikastaroa

Taloak egiten ikasteko tailerra.

Bestelakoak/
kulturgintza

Herritarren intereseko ikastaroak, Ikasturtean zehar.

JARDUERAK

Hilabete bakoitzeko laugarren igandean herriko plazan egiten den dantza saio gidatua. Partehartze irekia.

Herriko talde desberdinekin batera inauteriak baino astebete lehenago ospatzen den festa. Urtero, lagun talde batek koloretako jantziak soinean jarri eta musikaren erritmora dantzan, herriko kaleak girotzen ditu.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

Oriako Sorgin Dantzan oinarrituta, 1982 urtean Ibargi Dantza Taldearen ekimen berri gisa aurkeztu ziren lehendabiziko euskal inauteriak Lasarte-Orian. Sorginez eta intxixuz mozorroturik eta Sorgin Dantzaren koreografiarekin, lagun talde hura koloretako jantziak soinean jarri eta musikaren erritmoan dantzan herriko kaleak alaitzen hasi zen.

Ttakun Kultur Elkartean jaia antolatzen jarraitzeko testigua hartu genuenean argi genuen sorrerako izpiritu ireki eta parte hartzaileari eutsi nahi geniola. Horrela, buruhandiak maskuriekin, sorgina eta beste zenbait pertsonai mitologiko eta elementu berriak gehitu dizkiogun arren, dantzariak eta musikariak jarraitzen dute izaten euskal inauterietako kalejira koloretsuaren oinarria.

Hartzaren esnatzearekin batera eguzkia indartzen eta eguna luzatzen hasten den sasoia badatorrela iragartzen digun landa giroko festa da euskal inauteriena, baina Lasarte-Oriara iristear dauden inauterien iragarle ere bilakatu da denborarekin. Pertsonaien kalejira herrian barrena inauterien aurreko larunbatean ospatzen dugu eta urtetik urtera gero eta gehiago dira parte hartzen duten Lasarte-Oriako haur, gazte eta helduak. Aurreko egunetan, Txantxo tailerra antolatzen dugu norberak bere jantzia egitera animatuz.

Maiatzeko lehenengo igandean Azkorteko ermitan ospatzen da, goizean hasi eta eguerdira bitartean: meza, bertsolariak, harri jasotzaileak, aizkolariak, erromeria trikitilariekin, eta abar. Hamaiketakoa bertan egiteko aukera izaten da.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

Bertsolaritza eta bestelako disziplina artistikoak uztartzen dituen bertso saio berezia.

*Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

SAN PEDRO JAIAK

Aiton-amonei aitortza egiteko sariak dira. 65 urtetik gorako bi herritar goxo eta maitagarri saritzen dira, gizonezkoa eta emakumezkoa. Herritarrek proposatzen dituzten hautagaiak bozka bidez aukeratzen dira.

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen den kuadrillen bazkaria. Patxintxi sarien segidan makarroi jana egiten dugu, eta, bazkalostean ur-jolasak.

Ikurrina daraman kapitainak eta zortzi pertsonako bi ilarak osatzen dute taldea. Ilara batean zuriz jantzitako gizonak daude, zortzi dantzari guztira; kapirote gorri bat daramate buruan. Beste ilaran, aldiz, emakumez jantzita, beste zortzi dantzari batzen dira. Horien atzetik hainbat herritarrek parte hartzen dute herria zeharkatzen duen ikuskizunean.

Dirudienez, Bergaran du bere jatorria Sorgin Dantzak eta XX. mendearen hasieran Oriako Brunet lantegira etorritako langileek ekarri zuten Lasarte-Oriara. Geroztik, udalerriko dantzarik esanguratsuena da.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

San Pedro egunaren bezperan plazan egiten den afari herrikoia antolatzen dugu.

Xumela koruko kideak kalera atera eta euskal kantagintza tradizionaleko kantuak abesten dituzte jai giroan.

Herriko sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera izaten dute herritarrek. Herriko zenbait eragileekin elkarlanean erromeria aurrera eramaten dugu.

Urtean zehar Lasarte-Orian izan diren gertaeren parodia antzezten dute herritarrek. Epaiketa formatua izaten du eta bi akusatu epaitzen dituzte gertaera guztien errudun bezala. Aldi berean, urtero gizarte eragile bat omentzen dugu eta oroigarri bat ematen diogu.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

EUSKAL JAIAK

Euskara eta euskal kultura sustatzeko udazkenean antolatzen dugun egun osoko ospakizuna.

Azoka eta postuak jartzen ditugu: txerria ikusgai, talogileak, gaztainak danbolinean erreta, taberna, eta abar.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.

Eguberri egunaren bezperan harrera egiten diegu Olentzero eta Mari Domingiri, Xixukorekin batera, Okendo plazan. Horren aurretik, desfile koloretsu bat aurrera eramaten dugu herrian barrena.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.