Hezitzaileek asko egin dezakete

ZER DA HEZITZAILEEK ASKO EGIN DEZAKETE?

  • Metodologia bat. Eskola orduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko: kirolean, aisian, jangeletan, eta abar.
  • Eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaileei euskararen erabilera modu planifikatuan eta sistematikoan lantzeko bide bat proposatzen diegu eta lan hori egiteko estrategia eta tresna zehatzak eman.
  • Ttakun Kultur Elkarteak garatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako eta Euskarako sailekin elkarlanean.

ZER LORTU NAHI DA FORMAZIO SAIOEKIN?

  • Hezitzaileei haurren eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko estrategiak eta tresnak ematea.
  • Tresna eta estrategia horiek egoki erabiltzeari begira irizpide argiak ematea:
    • Taldeen hizkuntza errealitatearen azterketa nola egin behar den.
    • Hizkuntza helburuak nola jartzen diren.
    • Hizkuntza helburu bakoitzarentzat estrategia egokiak zeintzuk diren.
    • Estrategia horiek erabili ahal izateko zein beste faktore kontuan izan behar diren.
    • Hizkuntza erabileran eragiteko tresna ezberdinak nola erabiltzen diren.