Helduentzako aisia

Plaza dantza

Euskal dantzak, bereziki Muxikoak, sustatu eta irakasteko talde iraunkorra da, ikasturte osoko egitasmoa. Hilabete bakoitzeko laugarren igandean Okendo plazan dantzatzen dute. Edonork parte hartu dezake.

Xumela korua

Euskal kantak eta doinuak ikasi bitartean aisiaz euskaraz gozatzeko talde iraunkorra da. Ikasturte osoko egitasmoa.

TITARE JOSTUN TALDEA

Josteko, patroiak egiteko… zaletasuna dutenentzako arnasgunea da. Ikasturte osoko egitasmoa.

SOLASKIDE

Euskara praktikatzeko xedearekin, euskalduntzen ari diren herritarrak (Bidelariak) eta egunerokoan euskaraz aritzen direnak (Bidelagunak) talde txikietan biltzen dituen ikasturte osoko egitasmoa da.

Ikastaroak

EUSKAL INAUTERIETAKO


JANTZIAK

Txantxo mozorroa norberak egiteko tailerra.

EUSKAL JANTZI


TRADIZIONALAK

Euskal Herriko jantzi tradizionalak egiten ikasteko tailerra.

TALO IKASTAROA

Taloak egiten ikasteko tailerra.

BESTELAKOAK

Herritarren intereseko ikastaroak, Ikasturtean zehar.

*Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoa.