Haur eta gazteak
Amaraun KLUBA
2 eta 8 urte arteko haurrentzat egokitutako programa da. HH3 eta HH4ko haurrek ipuin kontaketa saio bereziak egiten dituzte, irudimena euskaraz landu eta gozatzeko. HH5etik LH2ra arte, tailer hezigarri eta dinamikoak egiten dituzte: magia, sukaldaritza, laborategi saioak, eta abar.
Gazte Kluba
Lehen Hezkuntzako lau mailatan ikasten ari diren gaztetxoak elkartzen dira hamaika jolas nahiz tailer egiteko. Bereziagoak izango diren abenturak bizitzen dituzte, asteburu eta oporraldi garaietan batez ere: irteerak, esperimentuak edota Natur Ekintzak, besteak beste.
Kuadrillategi
Nerabeen euskarazko aisialdia bultzatu eta dinamizatzea dute helburu DBH1etik 4ra arteko gazteek, ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara. Saio arruntak ez ezik, berezi batzuk egiten dituzte (eski irteera, Zuhatzara txangoa…). Horrez gain, noizean behin beste herri batzuetako Kuadrillategiko gazteekin elkartzen dira.
Faktoria
Batxilergoko ikasleek parte hartzen dute. Beraien inguru hurbilarekin edo interesekin zerikusia duten herrigintzako nahiz euskalgintzako proiektu zehatz bat aukeratu eta lantzen dute ikasturtean zehar. Kurtso bukaeran landudakoaren gaineko bidaia edo kanpaldi bat egiten dute.
*Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoak dira.