Euskalakariak

Euskararen herrian bizi gara. Hizkuntza, ordea, etengabeko krisi batean murgilduta dago: instituzioetatik sustapena bultzatu arren, horren irisgarritasuna kezkagarria da.

Oinarrizko Lanbide Heziketa Zentroetan adin, jatorri eta kultura ezberdinetako gazteak biltzen dira eta horiek euskara ikasteko edota menderatzeko aukera nahiz zailtasun ezberdinak topatu dituzte euren bidean.

Horiengana hurbildu nahi dugu Euskalakariak programarekin alde batetik gutxien dutenengana eraman nahi dugu.

HELBURUAK

HELBURU NAGUSIAK

  • Euskal kultura ezagutzea (musika, literatura, historia, kirolakโ€ฆ).
  • Hiztegia lantzea: ikasten ari diren lanbidearekin zerikusia duten hitzak ikastea.
  • Euskaraz hitz egitearekiko lotsa kentzea.
  • Gutxienez bi astean behin euskara hutsezko edukiak jasotzea.

ZEHARKAKO HELBURUAK

Garapen pertsonala/Taldekoa

  • Nork bere burua ezagutzea.
  • Ikaskideak ezagutzea.
  • Talde kohesioa lortzea.
  • Laguntasun harremanak sortzea.

Garapen profesionala

  • Lan mundurako prestatzea.
  • Kasu praktikoak ezagutzea.
  • Euskarazko curriculumak egiten ikastea.
  • Lan elkarrizketak egiten ikastea.

*Helburuak talde bakoitzaren egoera eta beharretara moldatuko ditugu.

NOLA?

Lotsa, ingurune erdalduna, euskaraz mintzatzeko konfiantza ezaโ€ฆ Erabilera zailtzen duten faktore asko daudela jakinda, gazteak gustura sentituko diren ingurune atsegin bat sortzea funtsezkoa da. Horretarako, saioetan erabiliko dugun metodologia parte hartze dinamiketan oinarrituko da.

Hezitzaileen funtzioa gazteen artean euskara sustatzea eta beraien euskara maila hobetzea izango da, eta, horretarako laguntzaile gisa lan egingo dute: behar denean itzulpenak eginez, parte hartzea eta euskararen erabilera sustatuz, dinamizatuzโ€ฆ

Erronka nagusiak dira gazteek ikasturte bukaeran euskara gehiago jakitea, euskara gehiago erabiltzea eta euskararekiko duten jarrera hobetzea.