ENTRENATZAILEEK ASKO EGIN DEZAKETE

ZER DA ENTRENATZAILEEK ASKO EGIN DEZAKETE?

  • Metodologia bat, kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzeko. Aisia eta eskola orduz kanpoko jardueratan euskara bulzatzeko metodologia kirol eremura moldatu dugu: Eskola Kirolan, kluben jardueretan eta abar. 
  • Entrenatzaileei euskararen erabilera modu planifikatuan eta sistematikoan lantzeko bide bat proposatzen diegu eta lan hori egiteko estrategia eta tresna zehatzak eman.

ZER LORTU NAHI DA FORMAZIO SAIOEKIN?

  • Entrenatzaileei tresnak eta estrategiak ematea haurren eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.
  • Tresna eta estrategia horiek egoki erabilt ditzaten irizpide argiak ematea:
    • Kirol taldeen hizkuntza errealitatea nola aztertu behar den.
    •  Hizkuntza helburuak nola jartzen diren.
    • Hizkuntza helburu bakoitzarentzat estrategia egokiak zeintzuk diren zehaztu eta horiek kirol jardueretara bideratutako taldeekin nola landu. 
    • Estrategia horiek erabili ahal izateko zein beste faktore kontuan izan behar diren.
    • Hizkuntza erabileran eragiteko tresna ezberdinak nola erabiltzen diren.