ELE-MELEKA
Lasarte-Orian nerabeen hizkuntza ohituretan eta jarreretan eragitera begirako proiektuek elkarlana izan dute oinarri hainbat urtez. Lasarte-Oriako Udala, herriko ikastetxeak eta Ttakun Kultur Elkartea norabide berean aritu dira, elkar lagunduz eta osatuz.
Ele-meleka egitasmora begira lanketa handia egin zen proiektu berritzaile eta aberats bat sortzeko. Honako helburu honen arabera eratu zen proiektua: Lasarte-Oriako Bigarren Hezkuntzako gazteen hizkuntza sozializazioa garatzeko proiektu bat definitzea.
HELBURUAK
- HELBURU NAGUSIA: Lasarte-Oriako Bigarren Hezkuntzako gazteen hizkuntza sozializazioan eragiteko unitate didaktiko bat lantzea.
- DBH1 eta 2. mailetan hizkuntza ohiturak izango dira ardatz nagusia.ย
- Batxilergoan ere hala izango da, baina hausnarketa garatuagoa eskainita.ย
- DBH3 eta 4. mailetan beste izaera bat du gazteentzat oso errepikakorra izan ez dadin: kultur transmisioa izango da oinarria.
NOLA?
Sentsibilizazio saioak eskola orduetan egingo ditugu eta Ttakuneko dinamizatzaileek gidatuko dituzte. DBH1-2n lau saio izango dira; DBH3-4n, hiru; eta Batxilergoan, lau. Ziklo bakoitzerako helburu eta eduki zehatz batzuk landu ditugu.
Ele-melekako saioetan gazteen aktibazioa ere bilatuko dugu eta gazte eragileen batzordeetan parte hartzera gonbidatuko ditugu.
Ele-meleka proiektuaren oinarriak
Nerabeen euskararen erabilerarekin hainbat eragile eta erakunde arduratuta daude Euskal Herri osoan zehar. Behin eta berriz, han eta hemen, entzun ohi dugun esaldi arruntenetako bat da euskararen ezagutza nabarmen gora doan arren, ez duela gora egiten neurri berean erabilerak, nahiz eta ahulgune horretan eragiteko proiektuak eta ekimenak aurrera eramaten diren batean eta bestean.
Lasarte-Orian ere hainbat urte daramatzagu horretan eta herriko eragileak elkarlanean aritzeko esperientzia ere badugu. Horren ondorioetako bat da orain aurkezten duguna: Ele-meleka, Bigarren Hezkuntzako nerabeen hizkuntza-sozializazioan laguntzeko proiektua