Bazkideak

Ttakun Kultur Elkartearen jarduera babestuko duzu Lasarte-Oriako euskararen eta kulturaren sustapenean lagunduta. Haur, gazte eta helduen euskarazko aisialdia indartzea helburu duten ekimenak eta herrian antolatzen diren hainbat kultur ekintza aurrera eramaten lagunduko duzu. 

Egitasmo horietan ikusgarriena TXINTXARRI aldizkaria da. Herriko etxe eta komertzioetan 8.300 ale banatzen ditugu astero, horietara gure herriari buruzko informazioa euskaraz helarazteko. 

Udako Txokoak eta kanpaldiak ere azpimarratzeko modukoak dira, urtero herriko 300 familia baino gehiagok parte hartzen dutelako. Euskarazko aisiaren barruan bi egitasmo garrantzitsu dira udan zehar haur askori euskaraz aritzeko aukera eskaintzen diotelako.

Horrez gain, urtean zehar hainbat jarduera gauzatzen ditugu: Amaraun Kluba, Gazte Kluba, Kuadrillategi, Faktoria, Solaskide edota helduentzako tailerrak dira horietako batzuk baita izaera puntualagoa duten Sorgin Dantza, Santa Ana, Santo Tomas eta Olentzeroren nahiz Mari Domingiren etorrera ere, besteak beste. Gainera, Lasarte-Oriako Eskola Kirola kudeatzen dugu.

Bestalde, Ttakuneko bazkide izateak hainbat abantaila ditu: lehentasuna edota deskontuak izango dituzu ordainpekoak diren hainbat jardueratan eta bazkide zozketetan parte hartu ahalko duzu. Horrez gain, elkartearen ekintzen berri ematen duen Ttakunberri buletina jasoko duzu, hilero (abuztuan izan ezik). Bestalde, aparteko kuota bat hilero ordainduz gero Ttakuneneako gune gastronomikoa erabili ahalko duzue, zuen otorduetarako.

Hori guztia esanda, bazkide izatea kuota bat ordaintzea baina asko gehiago da guretzat, izan ere, guztion laguntza behar dugu Lasarte-Orian euskararen eta euskal kulturaren normalizazioaren alde lan egiten jarraitzeko. Horretarako, elkartearen batzar orokorrean eta erabakietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita urtean zehar aurrera eramaten ditugun egitasmoetako lantaldeetan parte hartzera ere.