Jaietako ekimenak

EUSKAL JAIAK

Euskara eta euskal kultura sustatzeko udazkenean antolatzen dugun egun osoko ospakizuna da.

SAN TOMAS EGUNA

Azoka eta postuak jartzen ditugu: txerria ikusgai, talogileak, gaztainak danbolinean erreta, taberna, eta abar.

OLENTZERO, MARI DOMINGI eta XIXUKO

Eguberri egunaren bezperan harrera egiten zaie herriko plazan Olentzero eta Mari Domingiri, Xixukorekin batera. 

EUSKAL INAUTERIAK

Herriko talde desberdinekin batera inauteriak baino astebete lehenago ospatzen den festa. Urtero, lagun talde batek koloretako jantziak soinean jarri eta musikaren erritmora dantzan, herriko kaleak girotzen ditu. 

AZKORTEKO ERROMERIA

Maiatzeko lehenengo igandean Azkorteko ermitan ospatzen dugu, goizean hasi eta eguerdia bitartean: meza, bertsolariak, harrijasotzaileak, aizkolariak, erromeria trikitilariekin, eta abar. Hamaiketakoa bertan egiteko aukera izaten dute partaideek.

UDABERRIKO BERTSO SAIOA

Bertsolaritza eta bestelako disziplina artistikoak uztartzen dituen saio berezia.

SANTA ANA EGUNA

Urtean zehar Lasarte-Orian izan diren gertaeren parodia antzezten dute herritarrek. Epaiketa formatua izaten du eta bi akusatu epaitzen dituzte gertaera guztien errudun bezala. Aldi berean, urtero gizarte eragile bat omentzen dute eta oroigarri bat ematen diote.

SAN PEDRO JAIAK

Patxintxi sariak

Herriko aiton-amonei aitortza egiteko sariak dira. 65 urtetik gorako bi herritar goxo eta maitagarri saritzen ditugu, gizonezko eta emakumezko bana. Herritarrek proposatzen dituzten hautagaiak boto bidez aukeratzen dituzte herritarrek.

Makarronada eta Bustiblai

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen den kuadrillen bazkaria. Patxintxi sarien segidan makarroi jana egiten dute, eta, bazkalostean, ur-jolasak.

Sorgin Dantza

Ikurrina daraman kapitainak eta zortzi pertsoneko bi ilarak osatzen dute taldea. Ilara batean zuriz jantzitako gizonak daude, zortzi dantzari guztira; kapirote gorri bat daramate buruan.bBeste ilaran, aldiz, emakumez jantzita, beste zortzi dantzaribaritzen dira. Horien atzetik hainbat herritarrek parte hartzen dute herria zeharkatzen duen ikuskizunean.

Afari herrikoia

San Pedro egunaren bezperan plazan egiten den afari herrikoia antolatzen dugu.

Kantu jira

Xumela koruko kideak kalera atera eta euskal kantugintza tradizionaleko kantuak abesten dituzte jai giroan.

Sagardo dastaketa eta erromeria

Herriko sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera izaten dute herritarrek. Herriko zenbait eragileekin elkarlanean erromeria ere aurrera eramaten dugu.

*Lasarte-Oriako Udaleko Jaietako Batzordearen eta Ttakun Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmeneko egitasmoak.