Euskararen eta
euskal kulturaren
normalizazioa sustatzen

Elkartea

Ttakun Kultur Elkartea 1991ko azaroaren 16an jaio zen, euskal kultura eta euskararen normalizazioa Lasarte-Orian errotzeko eta bultzatzeko asmoz. 30 urteren buruan sekulako dimentsioa hartu du eragileak, sortzaileek imajina zezaketena baino handiagoa.

Egin zaitez bazkide

Urteko kuota baten bidez Ttakun Kultur Elkartearen jarduera babestuko duzu, Lasarte-Oriako euskararen eta kulturaren sustapenean lagunduta. Haur, gazte eta helduen euskarazko aisialdia indartzea helburu duten ekimenak babestuko dituzu eta herrian antolatzen diren hainbat kultur jarduera ere bai.

Txintxarri aldizkaria

Lasarte-Oriako herri aldizkaria da. 1993. urtean sortu zen Ttakun Kultur Elkartearen baitan eta urte horretako urriaren 1ean argitaratu zuen lehenengo zenbakia. Udalerria euskalduntzen dihardu ordutik. Ostiraletan argitaratzen du erredakzio taldeak hamasei orrialdeko paperezko agerkaria, herritar eta dendari guztiek etxe eta komertzioetan jasotzen dutena. Tirada 8.300 alekoa da.